Skip to main content

Pasa den irailaren 29ko Udal Osoko Bilkuran Durangoko osasun sistema publikoari buruzko mozioa aurkeztu genuen bere eztabaidarako.

Gure eskualdean herritarrek osasun arloarekiko gero eta handiago duten eskari bat jasotzen du mozioak. Aspaldidanik, bisita mediko eta proba diagnostiko ugari bideratzen ari dira Galdakaoko Ospitaletik, Durangaldeko erreferentziazko ospitaletik, Gernikako Ospitalera. Egoera honek eragozpen sortzen ditu pertsona askorengan, joan-etorrietan eman behar duten denboragatik, Durangok ez baitu Gernikarako garraio publiko zuzenik.

Ondorioz, auzokide askok goiz edo arratsalde osoa bidean eman behar dute, transbordoak direla eta, proba diagnostiko bat egiteko. Proba hori ordu bat edo bitan konpon liteke, kontsulta eskuragarriago izango balute. Ziurrenik, arazoa genero-ikuspegitik edo gizarte-kalteberatasun ikuspegitik aztertuko bagenu, ikusiko genuke erabaki horien eragin handiena ematen dela adineko emakume baten, eta/edo erosteko ahalmen txikieneko pertsonen artean: alegia, pertsona migratzaileak, lan-prekarietate pairatzen dutenak, lan-baimenak eskatzeko zailtasunak dituztenak, etab.), saltokiak dituzten pertsona autonomoez gain.

Arazo horren aurrean, honako hau eskatzen dugu:

  1. Osasun Sailari: Galdakaoko Ospitalea berreskuratzea Durangoko herritarrentzat erreferentziazko ospitale gisa.
  2. Bizkaiko Foru Aldundiari: Desbideratu izan diren pertsona horientzako mugikortasun-soluzioak berehala prestatzea Gernikako ospitalera mugitu ahal izateko, kalitatezko garraio publikoa bermatuz.
  3. Eusko Jaurlaritzari: Durangaldeko eta Lea Artibaiko herritarrentzako, 120.000 lagun inguru, erreferentziazko ospitale bat eraikitzea Durangon.

Gure ustez, osasuna bezalako hain eremu garrantzitsu batean, oinarrizko zerbitzua eta unibertsala izan behar duela, funtsezkoa da alderdi politiko guztien arteko indarrak batzea. Hori dela eta, onartezina iruditzen zaigu EAJ/PNVren jarrera. Badirudi interes handiagoa duela oinarrizko zerbitzuetan egindako murrizketak justifikatzean, herritarren eskubideak defendatzean baino.

Defendatzen dituzten argudioak hauek dira: alde batetik, udaletxean eta DOT tokiko egunkarian kexak aurkeztu dituzten pertsonei balioa kentzea, ez dutela herriko gehiengoa ordezkatzen adieraziz. Bestetik, aipatu dute garrantzitsuena dela pandemiaren ondorioz sortu diren itxaronaldiak laburtzea eta tumoreak detektatzeko proba diagnostikoak lehenbailehen egin behar direla, jendea norantz joan behar den kontuan hartu gabe.

Jakina, EAJrekin bat gatoz detekzio goiztiarra lehentasuna duela, pandemiaren ondorioz programa horietako asko gelditu egin direlako. Hala ere, lotsagarria iruditzen zaigu EAJk pandemia erabiltzea benetako arazorengandik arreta desbideratzeko. Ildo horretan, gure talde politikoa izan da Eusko Jaurlaritza Euskal Osasun Publikoan egiten ari zen murrizketak agerian uzteko lehena. Batez ere, nola eragin duten murrizketa-politika horiek gure eskualdean nabarmentzeko.

Data batzuk gogoratzeko: pediatriaren 24 orduko zerbitzu baten aldeko mozioa aurkeztu genuen 2018an, pediatriako larrialdietako zerbitzurik ez zegoelako. 2019an, lehen mailako arretaren egoera salatzeko mozioa aurkeztu genuen, dagoeneko aztoratuta zegoelako. Kasu horretan, erabiltzaileek ez ezik, osasun-zentroko profesionalek ere sustatzen zituzten erreklamazioak. 2019ko apirilean, beste mozio bat aurkeztu genuen EAG (Etengabeko Arretako Guneak) kolapsatu egin zelako. Esperokoa zenez, lehen arretako zerbitzuen saturazioak korapiloa ekarri zuen larrialdietako zerbitzuan. Urte bereko irailean, 24 orduko pediatria plataformak konponbide bat eskatu zuen berriro, alferrik.

Pandemia baino lehenagoko existitzen ziren erreklamazio guzti hauek ez dira hobetu, okerrera joan dira baizik. Badakigu EAJ-ak pandemiaz baliotzen dela osasun publikoan ezartzen ari den politika austerizida ezkutatzeko, baina ezin dugu beste aldera begiratu. Gure biztanleria zahartzen ari da, eta pandemiak premia eta patologia berriak sortu ditu, hala nola, buruko gaixotasunen gorakada. Horregatik, osasungintzan inbertitzea defendatuko dugu. Osasuna falta bazaigu, dena falta zaigu.