Skip to main content

Urtarrilaren 20an, Eusko Jaurlaritzaren aplikazioan Durangoko airearen kalitatea txarra zela adierazaten zuen (Bentzeno 8 mikrogramo). Egun berean, Eusko Jaurlaritzak aire kaliteari buruz berri eman zuen esanez datuek “ez dute erakusten aztertzen ari diren kutsatzaile posibleen ez-betetzerik, ezta balio anomalorik ere”. Halaber gaineratu zuten, “neurketek 2020tik instalatutako unitate mugikorrean erregistratutakoak baino bentzeno-maila txikiagoak ematen dituzte”. 2018an bentzenoaren neurketak 5 mikrogramotik berakoak zirela esan ziguten; beraz, egoerak, hobetu beharrean, okerrera egin du.

Datu hauek irakurrita, “balio anomalorik ez egoteak”, Durangoko aire kalitatea txarra dela esan nahi du? 2017. lehenengoz salatu genuenetik hona sarritan izaten ditugu usain gogorrak eta benzeno eta partikula toxikoen maila altuak (Iaz egun askotan benzeno maila 100 mikrogramo baino gorakoa izan zen).

Partikula kutsakorren maila gora doa eta badirudi Eusko Jauraritza ez dela honetaz arduratuko Ingurumen Sailak Maiatzeko bileran esan zigutena kontutan hartuta. Orduan esan ziguten ez dutela baliabiderik jarriko Durangoko Udalaren azterketak Iurretatik ekarritako bentzeno maila handien iturria bilatzeko (ia 800 mikrogramo erregistratu ziren).

Datuek ez dute gezurrik esaten. Baliabideak eta 2018ko urrian Eusko Legebiltzarrean onartutako puntuak betetzen ez badira Durangon aire kaskarra izaten jarraituko dugu.

Noiz arte eutsi behar diogu Durangon eta Durangaldean aire kalitate txarra izateari?