Pertsonak. Herriaren Eskubidearen hautagai-zerrenda zu moduko pertsonek osatzen dugu. Pausua eman eta herri hautagaitza honen parte izatea erabaki dugun Durangoko pertsonak. Gure herria hobetu daitekeela posible eta beharrezkoa dela uste dugulako. Helburu bakarra eta bera dugun durangarrak gara: zerbitzuak eta gure bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, alderdien inposizio eta siglen gainetik, pertsonak jarriko ditugu ardatz. Durango Durangotik gobernatuko dugu.
Eskarmentuarekin egingo dugu. Izan ere, Julián Ríos, gure alkategaia, zerrendaburu moduan errepikatuko duen bakarra da eta Durangoko Udalaren funtzionamendua ezagutzen duen bakarra. Ilusioz egingo dugu. Gure auzoetako eta bizilagunen arazoak ezagutzen dituzten herri mugimenduetatik datozen kideek dakarten ilusioarekin. Hauek independiente moduan gehituko dira hautagaitza honetara.
Aurrera Durango! En movimiento

Herriaren Eskubidea Elkarrekin Podemos eta Independienteekin batera aurkeztuko da maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara. Independienteak ez datoz alderdi politikoetatik eta herritar hautagai-zerrenda honetako erdia baino gehiago izango dira.
Ezagutu ezazu hautagai-zerrenda

Julián Rios
Zientzia Politikoetan Lizentziatua, Gizarte Graduatua eta gizarte hezitzailea. Gizarte ekintzailea eta aisialdi taldeetako, GKEtako eta talde antimilitaristetako boluntarioa. Unicefekin Nazioarteko Kooperantea eta goi-mailako karate kirolari ohia. Aita naiz eta 2015etik Durangoko Udalean Herriaren Eskubidearen zinegotzi eta bozeramailea.

Neskutz Rodríguez Ormazabal
Publizitatean eta Harreman Publikoetan Lizentziatua, eta Marketin eta Merkataritza Kudeaketan Masterduna. 2015 eta 2019 artean Ahal Dugu-Podemoseko bozeramailea Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Jorge Varela Dorrio
Telekomunikazio-teknikaria eta sistema informatiko-administratzailea. Herriaren Eskubidearen sortzaileetako bat eta 2015etik Durangoko Udaleko zinegotzia.

María Oñate Ereñaga - Independiente
Gizarte Lanean Diplomatua. Adingabekoen hezitzaile lanetan aritu izan naiz. Elkarte eta herri mugimenduetako kidea naiz, boluntarioa eta ama izateaz gain.

Ángel Martínez Garrido - Independiente
Gidaria. Kultura eta kirol elkarteetan boluntario eta eskualdeko musika talde bateko kide. Aita naiz eta Durangoko herri mugimenduetan parte hartu dut.

Mónica González Rodríguez - Independiente
Kazetaritzan Lizentziatua eta Enpresa Komunikazio Masterduna. Ama naiz eta Durangoko herri mugimenduetatik nator.

Mikel Uriguena Ruíz - Independiente
Geografian Lizentziatua. Irakaslea naiz, eta aktore amateurra. Hedabide lokaletarako idazten dut eta Durangoko herri mungimenduan parte hartu dut.

María Juliana Perera Figueredo
Psikologian Doktorea eta Hezkuntza Fisikoan Diplomatua. Psikoterapeuta gisa egiten dut lan eta yoga irakaslea ere banaiz. Durangoko Udalean zinegotzia 2015etik 2017ra.

Francisco Javier López Lakunza
Langilea eta aita. Herriaren Eskubidea sortzaileetakoa izan nintzen eta gaur egun Ahal Dugu-Podemoseko Durangoko idazkaria naiz. 2017tik Udalean zinegotzia.

Marta Arriaga Leaniz -Independiente
Ingeles Filologian Lizentziatua. Ama naiz eta irakaslea Ikastola batean. Durangoko herri mugimenduetan parte hartu dut.

Alberto Silva Dordio
Lan Harreman eta Giza Baliabideetan Lizentziatua eta Enpresa Zientzietan Diplomatua. Durangoko herri mugimenduetako kide aktiboa naiz.

María del Carmen Brunet Cunchillos
Klinika laguntzailea, Berdintasun Kontseiluko eta Batukandra Talde Feministako kide eta Muxutruk azokaren bultzatzaileetako bat.

Breogán Santiago Cadarso Broullón - Independiente
Ingeniari teknikoa, elektrizitatearen sorkuntza, banaketa eta kontrolaren inguruko proiektuen zuzendaria naiz. Bi semeren aita.

Aroa Lara García
Adingabeko eta gazteen birgizarteratzeko gizarte hezitzailea. Herri mugimenduei lotua. Sindikatu ordezkari aktiboa naiz eta baita ama ere.

Rafael Hidalgo Segurola - Independiente
Ingeniari erretiroduna. 34 urtetako lan eskarmentua exekutibo gisa. Horietako 22 Grupo Mondragoneko kooperatibista izan nintzen. Gaur egun, blogaria eta hizlaria ere banaiz.

María Andresa Cuadal Muriente
Erizaintzako laguntzailea, nahiz eta orain lan egiten ez dudan. Pentsioduna naiz eta Herriaren Eskubidearekin harremana izan dut 2015ean sortu zenetik.

Iván Ramos Barajas
Administrazioan LH, robotika soldatzaile gisa egiten dut lan. Aita naiz eta historia eta kirola gustoko ditut. 2015ean sortu zenetik Herriaren Eskubideko kidea.

Susana Cartón Perosanz – Independiente
Administraria naiz, baina baditut pedagogía ikasketak ere. Ama naiz eta kirolzalea baita ere. Durangoko herri mugimenduetan lagundu izan dut.

Julen Díez Barrio – Independiente
Urteetan zehar erizaintzako laguntzaile teknikaria izan naiz, psikiatrian espezializatua, eta D.Y.A elkarteko kidea. Gaur egun pentsioduna naiz.

Antonia Castañeda Calero
Mondragon Taldeko enpresa bateko kooperatibista naiz eta ama. Duela bi urte Herriaren Eskubidean sartzea erabaki nuen.

Pedro Ruíz Fernández
Pentsioduna. Nire lan-bizitza arte grafikoekin eta inprentarekin loturik egon da autonomo gisa. Herriaren Eskubideko kidea sortu zenetik.